XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jeneroari tripak ateratzen Garbi dago Paul Auster-ek izan duen asmoa: jeneroa irauli, ironiaz tratatu....

Hasieran eskaintzen digun Julio Verne-ren aipuak dioen bezala ezin dezake ezerk harritu ifarramerikar bat demostratu.

Baina ez. Jeneroan tripak atera beharrean, jenero beraren gehiegikeriak irentsi egin du Auster, eta autoreari nabarmen botatzen zaizkio faltan distantzia eta, batez ere, neurria.

Jeneroa hausteko, jeneroa gainditzeko, jeneroarekin kitatzeko jenioa edo jenioaren hurrengoa izan behar da.

Eta jenero hartan idatzi ziren nobela guztiak baino hobeagoa idatzi.

Eta Auster-ek ez du, honako honetan behintzat, halakorik frogatu.

Jenero jakin baten bizkar trufa egitea eta jeneroa gainditzea bi gauza desberdin dira.

Neurri kontua litzateke auzia.

Oihanean ere gertatzen da: bide egokia hartu eta zure indarrak neurtzen ez badituzu, jo dezakezu fijo galduko zarela.

Aurreko panoramarekin ausartu zaitez segidan, berriro ere brujularik gabe, liburu berri bat irakurtzera!.

Erreferentzia bakarra, nobela horretan oinarritutako Fitz Lang-en filme bat nuen (Stewar Granger paper nagusian), aspaldi ikusia eta oroimenaren ganbaran haustua.

Eta gainera, aurreko nobelak kritikatu, jipoitu, gainditu nahi duen jenero berekoa.

Abentura nobela eta gotikoa nahasiz, folletinaren elementu guztiak biltzen dituena. Casi ná!.

Baina irakurketan aurrera liburuak harrapatu egiten du.

Liburuko anekdota Inglaterrako itsasertzean gertatzen da XVIII mendean.

Kontrabandisten herri bateko mutiko John Trenchard gazteak Elzevir Block, kontrabandisten buruzagia ezagutuko du eta, harrez gero, kontrabandistak ia galdu zuen semearen tokia hartuko du John-ek....

Jeneroaren konbentzio guztiak dosi justu, neurtuetan eskaintzen dituen nobela, konbentzioak konbentzio, suspirio batean irakurtzen den nobela honi buruz hauxe da idaztea atsegin izango nukeen nobela esan omen zuen Robert Louis Stevenson-ek.

Neurriz kanpokoa eta kortesiak derrigortua izango da, seguraski, Stevenson-en aipua.

Baina aitortu beharra daukagu El diamante nobela honen orrialdetako oihanean benturatzeak merezi zuela.

Gazte garaian ez ezagutu izanak halako erremin gustua laga badigu ere, zer arraio, edadean aurrera abentura askotarako ez dagoela uste duen gorputz ajetuak noiz behinka eskertzen ditu abentura soilaren egarria asetzeko baliagarri gertatzen diren halako ibiladiak!.